Eh Bilduk antolatuta, Inuxente lasterketa izango da larunbatean. Aukera ederra izango da Gabon gauean eta egunean jandako jaki, gozo eta edariak izerditan botatzeko. Izen ematea, arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango da.
Lau maila
Haur, gazte eta helduentzako lasterketak izango dira: 16:30etan, 0-6 urtekoen txanda izango da (Bukoiri buelta); ondoren, 6-12 urtekoena (Murgiari buelta); 17:00etan, 12-16 urtekoena (Gruas Zapiainera joan-etorria 3 km); eta 17:30etan, helduena (6 km).
Izen emateari dagokionez, helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte.