Olentzerok kendu zion buruz burukoa Agin Labururi

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 23a, 01:00

«Oso gustora nago eginda­koarekin; pozik nere saioa­re-kin eta hirugarren pos­tuare­kin, baina pena geratu zait, kartzelakoan galdu ditudala­ko buruz buruko­rako auke­rak. Arris­ka­tu egin dut, baina ez dut asmatu, eta hirugarren bertsoan ihes egin dit. Beti izan da nere puntu ahula», adierazi zion Kronikari Agin Laburuk, finalaren ostean.
Bertsolari astigartarrak saio ederra egin zuen eta aurretik joan zen, kartzelako ariketaraino. Kartzelakoan, ez zuen asmatu azken bertsoarekin. Olentzeroren paperean aritu zen, honako gaiari erantzunez: Kalean pasatzen ikusi duzu eskue­tan opari bat daramala; irribarrez doa.
Zortziko haundian, Zor­tzi­ko txikian eta hamarreko txikian nagusi izan zen. Ber­tsoak entzungai: bertsoa.eus.

Beñat Gaztelumendi, txapeldun
Beñat Gaztelumendi da Gi­puz­­koako txapeldun be­rria. Inaxi Etxaberen eskutik jantzi zuen ondo merezitako txa­pela. Alaia Martinekin jokatu zuen buruz burukoa; Gazte­lumendik 637,5 puntu­rekin lortu zuen pasea eta Martinek 623 punturekin. Laburuk 614,5 puntu lortu zituen.
Gaztelumendik kartze­la­koetan jo zuen gorena; eta batez ere, aurrenekoan; mai­la altua erakutsi zuen final osoan. Martinek final oreka­tua egin zuen eta aurreneko kartzelakoan bo­ro­bildu zuen ordurarteko lana. 

PUNTUAZIOA
B. Gaztelumendi 1012
A. Martin 993
A. Laburu 614,5
I. Apalategi 603,5
U. Agirre 595,5
O. Iguaran 594
J. Maia 586
A. Oiartzabal Xamoa 571,5

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!