Opariz lepo iritsiko dira bihar Olentzero eta Maridomingi

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 23a, 01:00

Bihar iritsiko dira Olentzero eta Maridomingi. Santio­men­dik jaitsiko dira (Santio zeharbidetik). Etxez etxe opariak banatzeko gogoz iritsiko dira aurten ere, baina aurretik, Joseba Ba­ran­diaran plazan geldialdia egingo dute haurren gutu­nak jasotzeko.   Eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da hori.

Aisialdirako, ekintza ugari
Haurren aisialdirako ekintza ugari izango dira Gabonetan: 2-5 urtekoentzat Jolas Txiki kiroldegian; 4-12 urtekoen­tzat Ludoteka ikastolan; eta 9-12 urtekoentzat Joko aretoa kultur etxean; Futbol Kan­pusa; Haur parkea...  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!