Baztango Txapelketako finala jokatu zuten Ander Lazkano eta Endika Arizmendi hernaniarrek, baina amore eman behar izan zuten, Canaval eta Cordon nafarren kontra (7-18). Ez ziren kaxkar aritu hernaniarrak, baina faborito ziren nafarrak, eta ondo erakutsi zuten frontoian, partidua dominatuta eta erakustaldia emanda.