«Pozik gaude; sententzia honek beste salaketen bidea erraztuko du»

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 22a, 01:00

Bere «poza» adierazi nahi izan du ASVIAMIE elkarteak, Euskal Herriko Epaitegi Gore­naren erabakiagatik: «atzera bota du Momentive multinazionalaren errekurtsoa, eta berretsi egin du J.J.I.P. langilearen heriotza eragin zuen adenokartzinomaren jatorri profesionala, Hernaniko IQU en­pre­san lan egiteagatik, amiantoarekin, silizearekin eta beste toxiko batzuekin kontaktuan».
Zentzu horretan, elkarteak eskatu dio Momentiveri, errekurtsoak alde batera utzi eta biktimen konpentsaziorako fon­do bat sortzeko inplikatzea.

«Momentiveren maniobrak zapuztu ditu epaiak»
ASVIAMIEk adierazi du, epaiak zapuztu egin dituela multinazionalaren maniobrak, minbiziaren jatorri profesionala ezkutatzeko asmoz. Modu berean, uste du sententzia honek erraztu egingo duela antzeko salaketen bidea, arrazoi beragatik gaixo dauden langile ohiek jarritakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!