Atzoko Kronikan Hauteskunde Orokorretako emaitzak eman ziren, eta akats bat egin zen Hego Euskal Herriko datuak ematen zituen taulan: EH Bildu eta PSOEko datuak nahastuta zeuden. Boto guztien zenbaketa bukatuta, hauek dira Hego Euskal Herriko datu zuzenak: Podemosek 7 diputatu, 397.783 botorekin; EAJ-PNK 6 diputatu, 301.585 botorekin; PP-UPNk 4 diputatu, 243.659 botorekin; PSOEk 4 diputatu, 216.294 botorekin; eta EH Bilduk 2 diputatu, 218.467 botorekin.