Uzta berriaren bueltan, lau eguneko festa Donostian

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 22a, 01:00

2015eko uztari, lau eguneko festa eskainiko diote, larunbatean hasi eta asteartera arte, Donostiako Konstituzio plazan. Sagardo Apurua antolatu du Gipuzkoako Sagar­do­gileen Elkarteak, eta goizez (11:00-14:00) zein arratsaldez (17:00-20:00), hamaika ekintza izango dira.
Guztia girotzeko, gainera, garai bateko baserri-sagardotegi bat berreraikiko dute Kons­tituzio plazan bertan. Horrela, lehena eta oraina elkartu nahi dituzte; historia ezagu­tzera emanez, baina baita ere egungo erronka berriak eta 2015eko uzta, egunero dastatu ahal izango dena.

ABENDUAK 26, larunbata
09:00-11:30, Sagardo Berria alan jaitsiko dute Astigarragatik Donostiara, Urumean barrena.
Goizetik, Txerria erretzea.
11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Merkatua, Konstituzio plazan.
11:30etan, Sagardoaren garraioa Donostiako kaleetan, idiekin.
13:00etan, Inaugurazio ekitaldia, Konstituzio plazan.

ABENDUAK 27, igandea
11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Merkatua, Konstituzio plazan.
11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Bolatokia, Konstituzio plazan.
12:00-14:00, Show cooking.
12:30etan, Kata maridajea.
18:30etan, Bertso saioa.

ABENDUAK 28, astelehena
11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Sagardozale Ttikiak: jokuak, eskulanak eta herri kirol probak.
11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Bolatokia, Konstituzio plazan.
11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Merkatua, Konstituzio plazan.
12:00-14:00, Show cooking.
18:30etan, Kata maridajea.

ABENDUAK 29, asteartea
11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Merkatua, Konstituzio plazan.
12:00-14:00, Show cooking.
17:00-19:15, Sagardo cocktail lehiaketa. 19:30etan, sari banaketa eta pintxo dastaketako parte hartzaileen artean zozketa.
18:00-20:00, Itxiera ekitaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!