Auzoz auzo hainbat ekintza, Gabonetarako

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 22a, 01:00

Gabonetan hainbat ekintza­re­kin gozatzeko aukera dago herrian.

Ludoteka gaurtik, kiroldegian
Gaur bertan, ludoteka izango da kiroldegian, 10:00etatik 13:00e­tara, haurrentzako; bai­ta bihar eta abenduaren 28tik 30era ere. Mota guztietako jo­la­sak izango dira: ohe elas­tikoak, slackline...
Tailerrak, Biterin
Bestalde, eskulanak egiteko aukera izango dute haurrek Biterin, hilaren 29an. Era be­rean, hilaren 28an itzultzaile izateko tailerra izango da 10-12 urtekoentzat, eta gaur da izena emateko azken eguna.

Auzoetan ere, denetik
Portu eta Lizeagako auzo el­kar­teek ere ekintza asko an­tolatu dituzte, haurrentzat. 

KIROLDEGIA
 Ludoteka: gaur eta bihar, eta abenduaren 28tik 30era, 10:00-13:00, kiroldegiko aurreneko pistan: ohe elastikoak, slackline, kirolak, eskulanak...
PORTUKO AUZO ELKARTEA
 Bihar: Apaxi ipuin kontalaria. 18:00.
 Abenduak 28: Umeentzako pelikula emanaldia. 17:30.
 Abenduak 30: Karaoke festa umeen-tzako, 18:00.
 Abenduak 31: Santa Barbaran mendi buelta urtea bukatzeko. 10:30.
 Urtarrilak 4: Erroskila tailerra eta merendola. 16:30.
GIBELALDE AUZO ELKARTEA
 Abenduak 28: Kontu kontalaria, 18:00etan elkartearen egoitzan.
 Urtarrilak 4: Haurrentzako zinema, 18:00etan egoitzan (kojina eraman).
UDALA
 Abenduak 28: 10-12 urte artekoen­tzako itzultzaile tailerra, 10:30-12:30. Izenematea bihar arte.
 Abenduak 29: Haurrentzako tailerrak, eskulanak. 17:00-19:30 Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!