Saskiak Zinkoenea, Dobera eta Portalondora

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 22a, 01:00

Berriak Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideek jarritako opariekin, hiru Gabonetako saski osatu ditu aurten Kronikak, eta atzo egin zen zozketa, Biterin.
Zinkoeneako kioskoan, Dobera Euskara Elkartean eta Portalondon saldutako errifak izan dira sarituak: 1.731, 3.130 eta 2.939 zenbakiak, hain zuzen.

Igandera arte, saridunak agertzeko
Hiru saskietako irabazleek Kro­ni­katik pasa beharko dute sari­tutako errifarekin; igan­dera arteko epea dute.
Igandera bitartean sari­du­nak agertzen ez badira, berriro zozketatuko dira jaso ez diren saskiak. Beraz, errifak gorde be­har dira. Kronikan jarriko da abisua.

Zozketa berria, biltzen diren errifen artean
Saskiak banatzen ez badira, be­rriro zozketatuko dira. Horre­tarako, errifak Kroni­ka­ra ekarri beharko dira aben­duaren 28tik 31ra, eta errifa horien artean egingo da zozketa, urtarrilaren 4an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!