EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Hernanin; Podemos indartsu atzetik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 21a, 02:03

Espainiako Kongresu eta Se­naturako Hauteskundeetan 10.260 hernaniarrek bozkatu zuten atzo. Kongresurako boto gehien jaso zituen alderdia EH Bildu izan zen atzo, 3.304. Atze­tik, gertu, Podemos al­der­dia geratu zen, 2.863 bo­to­re­kin. Hirugarren alderdi bozka­tuena EAJ-PNV izan zen, 1.661 bo­te­rekin. PSE-EE (PSOE) izan zen laugarren alderdia 1.130 bo­terekin. PP 591 hernaniarrek boz­katu zuten; Ciudadanos 255 herritarrek; eta IUk 201 bo­to jaso zituen. Parte­har­tzeak gora egin zuen atzo, 2011ko hautes­kundeetan baino %2,21 altuagoa; abs­ten­tzioa %33,03­koa izan zen.
2011ko hauteskundeekin al­deratuz gero, Amaiur izan zen orduan alderdi boz­ka­tuena, 4.747 botorekin. EAJ-PNV al­der­diak 127 boto gehiago jaso ditu aurten; 2011n, 1.534 zituen. Gainerako alderdiak berriz, jaitsi egin dira; PSE-EEk (PSOE) 1.755 boto zituen 2011n, PPk 942 eta IUk 300.

Podemos garaile Gipuzkoan eta Hego Euskal Herrian
Podemos izan da Diputatu gehien lortu dituen alderdia Gipuzkoan, eta bi diputatu lortu ditu Kongresurako. Boto gutxiagorekin, Diputatu berak lortu ditu EAJ-PNVk; EH Bilduk eta PSE-EE (PSOE) alderdiek Diputatu bana lortu dute.
Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Podemos izan da nagusi, baita ere;  7 diputatu izango ditu. EAJ-PNVk 6 diputatu lortu ditu; UPN-PP eta PSE-EEk (PSOE) 4 diputatu; eta EH Bilduk 2.

PPk irabazi ditu hauteskundeak, gehiengo osotik oso urrun
BIPARTIDISMOA izan zen atzo­ko hauteskundeetan, galtzaile na­gusia. PPk irabazi zituen hau­tes­kundeak 123 diputatu­re­kin, 2011n lortutako gehiengo abso­lututik oso urruti; Kongre­suak dituen 350 eserlekutik 186 zituen orduan. PSOE izan zen bigarren alderdi bozkatuena, 90 dipu­ta­turekin. Hi­ru­garren postuan geratu zen Po­de­mos, 69 dipu­taturekin; eta lau­ga­rren izan zen Ciudadanos 40­re­kin. Atzoko emaitzak eta gero, zalantzan dago nork gobernatuko duen. Akordioak izango dira he­mendik aurrera, klabea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!