Eragileak batera, Menpekotasunaren Prebentziorako Plana berrikusteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 21a, 01:00

Menpekotasunaren Preben­tzio­rako Tokiko Plana­ren be­rri­kuspena lantzeko el­kartu ziren ostiralean, Her­naniko hainbat eragile sozialetako or­dezkariak: Gazteria, Ongintza, Udaltzaingoa, Oina­rrizko Lan­bide Heziketa, Ikastetxeak (LH eta DBHko irakasleak eta gurasoak), kale hezitzaileak, Berriak, Hernaniko Gazte Mugimendua, AGIPAD, Osa­kidetza eta Ertzaintza.
Bilera hasierak bi zati izan zituen. Hasteko, 2009-2014ko Tokiko Planaren balorazioa egin zuten. Eta ondoren 2016-2021 Tokiko Plana diseinatzeko informazioa eta iritzi ezberdinak bildu zituzten. Segidan, ondorioak atera zituzten, tartean, hauek: «haurtzaroan hasi behar da prebentzioa lantzen; familiak eta profesionalak trebatu eta laguntzeko beharra antzeman da, askotan menpekotasun arazoak identifikatzeko zailtasunak dituztelako; eta drogamenpekotasuna ez da arazoa bera, baizik eta beste hainbat arazoen sintoma».
Pausu horiek emanda, datozen urratsak zehaztu zituzten. Balorazioak eta proposamenak kontuan hartu eta AGIPEDek landuko du zirriborroa. Bestalde, 2016ko hasieran, otsaila inguruan, berriro elkartuko dira eragile guztiak, hori eztabaidatzeko asmoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!