Bonusa, bukaera onaren saria

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 20a, 01:00

Garaipenik gabe bai, baina ez zen esku hutsik bueltatu Her­nani, atzo, Gernikatik. Azken ordu erdian bikain aritu, eta defentsako bonusa eskuratu zuten trikoloreek, partidua bukatzear zela Igor Genuak zigor kolpea lortuta (27-21).
Berdinduta hasi zen partidua, gernikarren bi entseguei ondo erantzun baitzioten Iñaki Leonetek, beste entsegu batekin, eta Genuak, zigor kolpe batekin (12-10).

Atsedenaldirako, Gernikak ihes
Hortik aurrera okertu ziren gauzak hernaniarrentzat, eta ihes egin zuen Gernikak, atsedenaldira iristerako (22-10). Beste entsegu batekin, zailago jarri ziren gauzak, atsedenetik bueltan (27-10).
Baina etsi beharrean, bu­ka­era bikaina egin zuen Her­na­nik: entsegua lortu zuen Per­na­sek, eta bi zigor kolpe Ge­nu­ak, zazpi puntuko langa gainditu eta bonusa ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!