Santo Tomas ospakizunak eta txistu kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 20a, 01:00

Santo Tomas egunari aurre hartu, eta gaur ere, txistorra jateko aukera izango da herriko zenbait auzoetan. Ziku­ñagako auzotarrak izango dira goiztiarrenak; 11:00etatik aurrera antolatu dute txistor jatea. Portuko auzo elkarteak  eguerdiko 12:00­etan jarri du hitzordua, Iba­rrolaburu Plazan.  Sorgin­txu­lo­ko bizilagunek ere, eguerdi par­te­an ospatuko dute Santo To­mas; gainera, saski eta kaja bat ardo ere, zozketatuko dituzte. Eta Gibelaldeko bizilagunek ere, postua jarriko dute Larramendi kalean; eguerdiko 12:00etatik 14:00etara izango da; eta 13:00etan gainera, saski zozketa egingo dute, bazkideen artean. 

Eguberritako txistu kontzertua, gaur
Eguberrien bueltan, txistulari­ek ere ospakizunerako aukera ja­rri dute gaur. Kontzertua eman­go dute eguerdiko 13:00­etatik aurrera, Milagrosan. Txistulari Ban­dak eskainiko du kontzertua, Patxi Ape­ze­txea zuzendariak gidatuta. Kontzertu berezia izango da gainera, gaurkoan piano-jole bat ere izango baitute lagun. Zortzi abesti eskainiko dituzte: Da­mua garaiz, Rondeau, Atze­rriko Eguberria, Otzoal, Egu­berriko kantak, Jagds­tück/­Me­nuett, Ai, hau gabaren eta Egu­berriko hiru kanta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!