hernaniarrek Espainiako Kongresu eta Senaturako hautagaiak bozkatzeko aukera izango dute gaur. Zehazki, Gipuzkoatik joango diren Diputatu eta Senatariak bozkatuko dituzte. Guztira 15.743 hernaniar daude deituta, botoa ematera, eta 11 alderdiren artean izango dute aukera: Ciudadanos, EAJ-PNV, EH BILDU, IU-UPeC, Ln, PACMA, Podemos-Ahal dugu, PP, PSOE, Recortes Cero-Grupo verde eta UPyD.
Auzoka edo kaleka banatuta, hernaniar bakoitzak etxean jaso du botoa eman behar duen eskolaren izena. Zazpi irekiko dituzte Hernanin, eta bakarrak Ereñotzun: Biteri, Gabriel Zelaia, Larramendiko Udal gelak, Elizatxo ikastola, Zikuñagako Udal eraikina, Langile ikastola eta haur eskola; ereñotzuarrek Txirritan izango dute aukera. Eskolak goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo dira zabalik.