Feria haundia Foru plazan, Santo Tomasen bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 16a, 01:00

Santo Tomaseko feria egin zuten larunbatean, Foru plazan, Astigarragako Herri Eskolak antolatuta. Goizetik eguerdira, denetik izan zen bertan. Gabonetako zuhaitza apaindu zuten, nazioarteko postreak dastatzeko aukera izan zuten, argazki zaharren zein baserritar jantzien erakusketa izan zen... Eta noski, txistorraz gozatzeko aukera ere izan zuten, kalejirak zein kantu jaialdiak girotuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!