Hiru finalerdi, jokoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 01:00

Hernaniko palistek hiru finalerdi izango dituzte jokoan asteburuan. Gizonezkoetan, Gipuzkoako Ezker Hormako txapelketa jokatzen ari dira, bigarren mailan. Gaurkoan, bueltako partidua izango dute Kerejeta eta Gurrutxagak, Ramos eta Zubimendiren kontra. Hernanin, 09:00etan. 
Jubeniletan, Amaia Garcia eta Maddi Mujikak Gipuzkoako txapelketako finalerdia dute jokoan, ezker horman; Suberriren kontra, Anoetan, 11:00etan.
Azkenik, Irazustabarrenak Emakumea Pelotari txapelketako finala jokatuko du datorren astean, hilaren 26an. Aiako Eizmendirekin batera jokatuko du. Finala abenduaren 26an da, Atano IIIan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!