Ohorezko mailako bigarren buelta gaur hasiko da, eta Hernanik, Gernikaren kontra neurtuko ditu indarrak, aurreneko partidu honetan. Bizkaitarren zelaian, Urbietan, jokatuko da partidua, arratsaldeko 16:00etan hasita. Partidu garrantzitsua da trikoloreentzat, Gernika baita salbaziorako borrokan ibiliko den taldeetako bat.