Hernanin 15.743 lagunek dute bihar, botoa emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 01:00

Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak deitu dituzte bihar, eta hernaniarrek, Gipuzkoatik joango diren diputatu eta senatariak bozkatuko dituzte. Guztira, 15.743 hernaniar daude deituta botoa ematera, eta gipuzkoarrak zehazki, 11 alderdiren artean dute aukera:  Ciudadanos, EAJ-PNV, EH BILDU, IU-UPeC, Ln, PACMA, Podemos-Ahal dugu, PP, PSOE,  Recortes Cero-Grupo verde eta UPyD. Eskolek goizeko 09:00etan irekiko dituzte ateak, eta hernaniarrek, kale eta auzoka banatuta, zazpi izango dituzte zabalik: Biteri, Gabriel Zelaia, Larramendiko Udal gelak, Elizatxo ikastola, Zikuñagako Udal eraikina, Langile ikastola eta haur eskola. Ereñotzuarrek Txirrita ikastetxean eman behar dute botoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!