Azken aukera gaur, saskiak irabazteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 01:00

Eguerdiko 12:00etan hasita, Berriak elkarteak eta Kronikak elkarlanean ateratako errifak erosteko aukera izango da Kaxkoan barrena, euro baten trukean.
Berriak elkarteko merkatari eta tabernariek opari bikainak jarri dituzte, eta horiekin hiru saski osatu dira. Bildutako dirua, berriz, Kronikari laguntzeko izango da.

Hiru saski irabazteko aukera
Dozenaka opari jarri dituzte Berriak elkarteko merkatari eta tabernariek, eta denera, hiru saski osatu dira.
Aurreneko saskia osatu dute: Antziola okindegiko Errege roskoak, Balantxa DVD dendako jostailuak, Alaia Hortz Klinikako garbiketa eta errebisioak, Errioguarda jatetxean bi lagunentzako otorduak, Jaione Konjelatuak dendako sortak, Mahukako bufanda eta txa­noak, Balantxa elektrogailuetako hortzetakoak, Novedades Valeneko umeentzako txandalak, Irigoyen Oinetakoetako oihalezko etxeko zapatilek, Mariscos Hernaniko kilo bat langostinok, Guria tabernako bi botila bermut Yzaguirrek eta bi botila kriantza Solar Viejok, Dobera Euskara Elkarteko Burbunak eta Etsayak dokumentalak eta Zozomikoteak ipuinak eta Portalondoko agendak.

Errifak euro baten trukean saltzen dira, eta hiru saskiren zozketan parte hartzeko aukera izango da. Zozketa astelehenean egingo da.

Bigarren saskian, berriz, ondorengoak irabaziko dira: Antziola okindegiko Errege roskoa, Jaione Konjelatuetako sorta, Irigoyen Oinetakoetako oihalezko etxeko zapatilak, Marsicos Hernaniko kilo bat langostino, Portalondoko bi botila ardo, Aralar tabernako 6 botila Chardonnay-Nekeas, Oindi tabernako kaja bat ardo, Kaixo dendako eskolarako motxila, Kerako jertsea, Dobera Euskara Elkarteko Burbunak eta Etsayak dokumentala eta Zozomikoteak ipuina, Galerias Buen Precioko iratzargailua eta Hernani Bidaiakeko Natura bizian oparibox bat.
Azkenik, hirugarren saskian daude: Antziola okindegiko Errege roskoa, Jaione Konje­la­tue­tako sorta, Irigoyen Oinetakoetako oihalezko etxeko zapatilak, Marsicos Hernaniko kilo bat langostino, Kaixo dendako aterkia, Dobera Euskara Elkarteko Burbunak eta Etsayak dokumentala eta Chertat eta Lehoia ipuina, Marifeko kaja bat langostino, Telemarreko plantxa elektrikoa, Urrats dendako etxeko zapatilak eta Marnako poltsa eta zetazko zapia.  

Zozketa, astelehenean
Errifak erosteko azken eguna izango da gaurkoa, astelehenean bertan zozketatuko baitira hiru saskiak.
Zenbaki irabazleak Kronikan azalduko dira, eta bertatik pasa beharko da errifa irabazlearekin. Hala ere, errifak gordetzea gomendatzen da, saridunak agertzen ez badira, berriro egingo baitira zozketak. Zorte on!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!