Eguraldi txarrari aurre egin, eta hileroko hitzorduari tartea emango diote
gaur Kalez Kale Kantariko kideek. Eguerdiko 12:00etan egin dute zita
Plaza Berrin, eta euskal kantak abestuko dituzte Kaxkoan barrena eta
herritarrei deia egin diete, animatu eta parte hartzera.