Sagar Lasterra proban parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera. www.kirolprobak.com web orrian eman behar da. Txip horia dutenek 9 euro ordaindu behar dituzte, eta ez dutenek 11 euro. Hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta otsailaren 27an jokatuko da, goizeko 11:00etan. Irteera, beti bezala, arraun elkartetik.