Ez du hutsik egingo Olentzerok Aranon, abenduaren 24an, eta Gabon gaueko errondan lagunduko die herritarrei. Bera hartuta, etxez etxe ibiliko dira kantari, goizean zehar.
Bidaia aprobetxatuta, eta beste hamaika opariren artean, tailerrak ere ekarriko dizkie Olentzerok haurrei. Abenduaren 30ean izanen dira, 10:00etatik 13:00etara elkartean, Euskara Zerbitzuak lagunduta.
Bestalde, udaletxea itxita egonen da, hilaren 24ko eta 31ko arratsaldeetan.