Kantuan ongietorria, kirolez betetako Gabonei

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 01:00

Atzo jaitsi ziren Herri Eskolara, Santiomen­di­tik, Olentzero eta Mari Domingi. Ikasleei egin zieten bixita, eta bide batez, aprobetxatu zuten kirolez betetako Gabonak ekartzeko astigartar guztiei.
Bihar emango diete ongietorria herritarrek Gabonei, eta kantua da aukeratu duten modua. Andre Mari elizan elkartuta, eguerdiko 12:45etan, Eguberri kantuen emanaldia eskainiko dute herriko hainbat taldek: Aiztondo abesbatza, Herri Eskolako 3garren mailako ikasleak, Norberto Almandoz musika eskolako Iratzar abesbatza eta organojoleak, eta Ixa ber di taldea.

Jolaserako aukera zabala, kultur etxean eta kiroldegian
Astelehenetik aurrera, berriz, jolaserako auke­ra zabala izango da. Kultur etxean, joko aretoa jarriko dute, 9-12 urteko haurrentzat, mota guztietako jolasekin: mahai jolasak, futbolina, kartak, air hockey, Crazy taxi eta Radikal makinak... Kiroldegian, berriz, Jolas Txiki antolatu dute, eta hiru talde osatu dira; aurrez egin behar zen izenematea. Eta urtarrilaren 4an, haur parkea jarriko dute, kiroldegian bertan, puzgarriekin, jolasekin... Eta Zarkumendegin, futbol kanpusa ere prestatu du Mundarrok.

Olentzero eta Mari Domingiri gutuna, Santiomenditik jaistean
Datorren ostegunean jaitsiko dira berriro Olen­tzero eta Mari Domingi, Joseba Barandiaran plazara. Bertan jasoko dituzte haurren gutunak, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Santiomenditik jaitsi, eta Santio zeharbidean barrena joango dira, astigartarrak agurtuz, beheko plazaraino.

Inuxente Lasterketa, datorren larunbatean
Eta opariak jaso ondorenean ere, kirolari egingo diote tartea. Inuxente Lasterketa antolatu du Astigarragako EH Bilduk, abenduaren 26an, peatonaletik abiatuta. Arratsaldeko 16:30etan hasiko dira karrerak, eta 0-6 urtekoak eta 6-12 urtekoak izango dira lasterka egiten aurrenak.
Gazteen txanda izango da gero, 12 eta 16 urte bitartekoena, 17:00etan; eta 17:30etan izango da helduen lasteketa, 6 kilometrokoa. 16:00etan zabalduko da izenemeatea, 5 euroan. 

GAUR, larunbata
09:00-14:00, Azoka. Foru plazan.
BIHAR, igandea
12:45, Eguberri kantuak. Andre Mari elizan. Parte hartzaileak: Aiztondo abesbatza, Herri Eskolako 3garren mailako ikasleak, musika eskolako Iratzar abesbatza eta organojoleak, eta Ixa ber di taldea.

ABENDUAK 21-23, 28-31 eta URTARRILAK 5
11:00-13:00 eta 16:00-18:30, Joko Aretoa (9-12 urte). Kultur etxean. Mahai jolasak, futbolina, air hockey, Crazy taxi...
ABENDUAK 21-24, 28-31 eta URTARRILAK 4-5
09:00-13:00, Jolas Txiki. Kiroldegian.

ABENDUAK 22, 23 eta 24
Futbol kanpusa, Mundarrok antolatuta. Zarkumendegin.

ABENDUAK 24, osteguna
12:00, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Santiomenditik jaitsi eta Joseba Barandiaran plazara joango dira haurren gutunak jasotzera.

ABENDUAK 26, larunbata
16:30, Inuxente Lasterketa. Aurrena 0-6 urtekoak, 16:45etan 6-12 urtekoak, 17:00etan gazteak (12-16 urte), eta 17:30etan helduak (5 euro). Izenemateak, 16:00etatik aurrera.

URTARRILAK 4, astelehena
Haur parkea, kiroldegian: puzgarriak, jolasak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!