Ainara Ortega eta Judith Montero Euskalduna Jauregian, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 20a, 01:00

Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira gaur Ainara Ortega eta Judith Montero hernaniarrak. Bilboko Bandarekin izango da kontzertua, eta Gabon kantak, amerikarrak, brasildarrak, boleroak, filmeetakoak... eskainiko dituzte, besteak beste. Ortega abeslari ariko da, eta Montero, saxoarekin. Eguerdiko 12:00etan izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!