Ezagutzen al duzu bailarako komertzio eta zerbitzuen gida?

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 01:00

Gida Komertziala izenarekin ezagutuko bada ere, hori baino zerbait gehiago izan nahi du gaurtik aurrera Kronikak martxan jarri duen atal berriak. www.kronika.eus web orrian, bailarako komertzio eta zerbitzuen gida izango duzu eskuragarri gaurtik, eta bertan, be­zeroarentzat interesgarria eta erabilgarria den informazioa emango da. 

Komertzio eta zerbitzu bakoitzak, webgune txiki bat
Gida Komertzialaren helburua izango da, bailarako komertzio eta zerbitzuek webgune txiki bat izatea, beraiei buruzko informazioa, historia, kokapena, eskaintzak eta bestelako datuak bilduko dituena.

Zer kontsultatu nahi duzu?
www.kronika.eus webgunean, Gida Komertziala atalean egin behar duzu klik, sartu ahal izateko. Eta handik aurrera, norberak izango du nahi duena kontsultatzeko aukera. Gida Komer­tziala sektore ezberdinetan dago ba­na­tuta: jatetxeak, tabernak, ani­maliak, gre­mioak, etxea, dekorazioa, hezkuntza, aisia, kirola...
Erabiltzaileak, interesa duen sektorean klik eginda aurkituko ditu atal horri dagozkion ko­mertzio eta zerbitzuak. Eta baita ere, azalduko dira sektore honetako eskaintza nabar­me­nenak, alegia, bisita egiten den momentuan, aktibatuta daudenak.

Ze informazio aurkituko duzu?
Gida Komertzialean, sektore edo komertzio bakoitzaren inguruko informazioa topatuko duzu. Informazioa atalean, zertara dedikatzen den, zer saltzen duen edo eskaintzen duen, eta beste hainbat datu aurkituko dituzu. Historia atalean klik eginez gero berriz, komertzio edo zerbitzu hori noiz sortu zen, izan duen bilakaera, eta beste hainbat datu jasoko dituzu. Eskaintzetan klik eginez gero, momentu horretan eskuragarri dituen eskaintzak zeintzuk diren jakingo duzu. Argazki edo bideoen atala ere izango du Gida Komertzialak, kontsultatzen ari zaren hori iruditan ikus dezazun. Eta nola ez, kontaktua atalean, telefonoa, helbidea, sare sozialetako informazioa eta google mapsen kokapena izango dituzte eskuragarria.

Parte hartu nahi?
Gaur aktibatuko da Gida Komertziala, eta mo­mentuz, Hernaniko 50 komertzio eta zer­bi­tzuren inguruko informazioa egongo da bertan; gehienak, Berriak elkartekoak. Datozen as­te­etan bailarako gainerako komertzio eta zerbitzuak gehituz joango dira, eta helburua da, ahalik eta gehien biltzea. Kronikako pu­blizistek bisitatuko dituzte guztiak; hala ere, norbaitek aurretik interesa izango balu, ha­rremanetan jarri daiteke 943 33 08 99 tel­efonoan edo kronika@kronika.eus helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!