Andrekaleko filmaren estreinaldia gaur, Tabakaleran

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 18a, 01:00

200 emakume hernaniarrek har­­­­tu zuten parte urriaren 25­ean, An­dre­kalen graba­tu­tako fil­mean. Sra. Polaroiska ar­tista ko­lektiboak gra­batu zu­en, Ko­man­di­tario berriak proiek­tua­ren ba­rruan. Orduan gra­batuta­ko­a Herna­niko Ka­lan­dria tal­dea­rentzat eta tal­dearekin gau­zatu zen. Izan ere, talde honek abia­pun­­tu­tzat hartu­tako An­dre­ka­le kalearen  izena da proiek­tuaren oina­rria. Pro­zesu honek bi emai­tza uztea bi­latzen dute: «batetik An­dre­ka­len ber­tan kokatuko den iturri publiko bat, ele­mentu fi­sikoa izango dena; eta bestetik, ikus en­tzunezko la­na, gaur Ta­baka­leran es­trei­natuko dena. Bertan al­darrikatu nahi dira, besteak beste, emakume her­na­niarren kemena, indarra, balen­tria, dibertsioa eta goza­me­na».

Autobusa, Hernanitik
Estreinaldia Tabakaleran izango da, 19:00etan, eta sarrera librea da.  Berdin­tasun Kontsei­luak au­to­busa jarri du debalde; gaur, 18:15etan egin dute zita, G2 geltokian (Biteri ondoan). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!