Gernikaren aurka, salbaziorako bideari hasiera

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 18a, 01:00

Lehenengo itzulian lortutako puntuei etekina atera nahi dio Hernanik bi­ga­rren itzuli ho­ne­tan. Gernikaren aurka jo­katuko dute trikoloreek buel­tako aurreneko partidua, bi­har, Urbieta zelaian, arra­tsal­deko 16:00etan.

Gernika espero baino mai­la bajuagoa ematen ari da den­boraldia hasi zenetik,  eta bi partidu irabazita, az­ke­nau­rreko postuan dijoa sail­ka­pen orokorrean. Hala ere, joan den astean, Bathco tal­dearen kontra maila hobea erakutsi zuen. Hernanin jokatutako partiduan, 42-20 nagusitu zi­ren trikoloreak; eta bihar ere, Hernanik duen mai­la ematen badu, partidua do­minatzeko moduan izango da. 

Etxetik kanpo ere, irabaztea
Hernanik lau partidu irabazi di­tu denboraldia hasi zenetik de­nak etxean: Gernika, Bar­tze­lona, CRC Pozuelo eta Ordizia. Na­hiz eta etxetik kanpo jo­ka­tu, lau hauek bereziki ga­rran­tzitsuak izango dira bi­garren itzu­li ho­ne­tan, ho­rie­tako ge­hi­enak izan­go baitira, salbazi­o­rako borrokan ariko diren taldeak. 

Autobusa, Hernanitik
Gernikara joateko autobusa antolatu dute, 14:00etan, Atse­gindegitik. 10 euro balio du eta zerrenda Zintzarrin dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!