Ikastaro berrietarako izenematea, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 12a, 01:00

Kirola egiteko eskaintza zabala prestatu du Astigarragako kiroldegiak; urtarrilaren 7tik ekainaren 23ra bitartean, hainbat ikastaro egiteko aukera izango dute haur, gazte nahiz helduek. Era berean, bestelako zerbi­tzuak ere badira.
Ikastaroetarako izenematea astelehenean irekiko da, eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik. Kiroldegian bertan eman daiteke izena, eta informazio gehiago ere harreran emango dute, edo nahi izanez gero, 943 33 36 76 telefonoan edo kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikoan.

Jump Fit ikastaroa, haur eta helduentzako aukera berria
Guztira, 17 ikastaro emango dira urtarriletik ekainera; ho­rie­tako 15 helduentzako, eta bes­te biak, haur eta gazteen­tzako.
Orain arteko ikastaro gehienak mantendu egingo dira, baina urte berriarekin, kirol berri bat probatzeko aukera ere izango da: Jump Fit. Ohe elastiko moduko batzuen gainean saltoka egiten da kirol hau, atzoko Kirol Egunean probatu ahal izan zen moduan. Ikastaro hau helduek nahiz haur eta gazteek egin ahal izango dute.
Horrez gain, haur eta gazteek zunba praktikatzeko aukera izango dute berriro ere. Helduek, berriz, aukeran izango dituzte tonopilates, flexipilates, bizkarra zaintzea, 3ga­rren adinekoentzako gimnasia, hipopresiboak, fit pump, ci­clo indoor, aerobik, cardio box, zunba, gliding, group pole eta hiit.

10 saiotarako bonoak
Ikastaro bakoitzak bere prezioa izango du, eta hau desberdina izango da, bazkide direnentzako eta ez direnentzako. Baina guztiek izango dute aukera eskaintza berezi bat hartzeko: 10 saioko bonoak izango dira, 09:00etatik 18:30etara programatutako edozein ikastarotarako.
Era berean, prezio bereziak izango dira hainbat ikastaro konbinatu nahi dituztenentzako. Ordainketak kiroldegian bertan egin ahal izango dira, kreditu txartelaren bidez, edo bestela, dirua kontu korronte honetan sartuta: 3035 0214 34 2140700231.
Bestalde, aukera badago urteko edo urte erdiko bazkide egiteko, eta baita igerilekurako bonoa hartzeko ere. Prezio bereziak egiten dira familien­tzako, edo hobaridunentzako.

Sauna, masajeak edota entrenamendu pertsonalak
Hori guztiaz gain, bestelako zerbitzuak ere badaude kiroldegian. Esate baterako, sauna edo masaje zerbitzua erabili daitezke. Era berean, fitness gelan doaneko entrenamendu pertsonalizatuak egiten dira. Bestalde, pista edo pelotalekua ere erreserbatu daitezke, aldez aurretik deituta.

HELDUENTZAKO IKASTAROAK
Urtarrilaren 7tik ekainaren 23ra
n Tonopilates: astearte eta ostegunetan 09:00-10:00 edo astelehen eta asteazkenetan 18:15-19:15. Prezioa: bazkideek 55,70 euro; bazkide ez direnek 83,60 euro.
n Flexipilates: astelehen eta asteazkenetan 20:30-21:30. Prezioa: bazkideek 55,70 euro; bazkide ez direnek 83,60 euro.
n Bizkarra zainduz: astelehen eta asteazkenetan 18:45-19:30. Prezioa: bazkideek 48,30 euro; bazkide ez direnek 72,10 euro.
n Gimnasia 3. adina: astearte eta ostegunetan 11:00-12:00. Prezioa: 30 euro.
n Hipopresiboak (hastapena): astearte eta ostegunetan 10:00-10:30 edo  17:30-18:00. Prezioa: bazkideek 97,50 euro; bazkide ez direnek 117 euro.
n Hipopresiboak (mantentzea): asteartetan 18:00-18:30 edo 18:30-19:00, edo ostegunean 18:00-18:30 edo 18:30-19:00. Prezioa: bazkideek 48,80 euro; bazkide ez direnek 58,50 euro.
n Fit Pump: astelehenetan 10:00-11:00 edo ostegunetan 15:00-16:00. Prezioa: bazkideek 32,20 euro; bazkide ez direnek 48 euro. Astelehen eta asteazkenetan 19:30-20:30. Prezioa: bazkideek 64,40 euro;  bazkide ez direnek 95,90 euro.
n Ciclo Indoor: astearte eta ostiraletan 10:30-11:30, edo astelehen eta asteazkenetan 17:30-18:30, edo 19:30-20:30, edo astearte eta ostegunetan 13:30-14:30, edo 18:30-19:30, edo 19:30-20:30, edo 20:30-21:30. Prezioa: bazkideek 64,40 euro; bazkide ez direnek 95,90 euro.
n Aerobika: astelehenetan 19:30-20:30. Prezioa: bazkideek 32,20 euro; bazkide ez direnek 48 euro.
n Cardio Box: ostiraletan 15:00-16:00. Prezioa: bazkideek 32,20 euro; bazkide ez direnek 48 euro.
n Zunba: astelehen eta asteazkenetan 09:30-10:30 edo 20:30-21:30, edo astearte eta ostegunetan 18:30-19:30. Prezioa: bazkideek 64,40 euro; bazkide ez direnek 95,90 euro.
n Gliding: asteartetan 20:30-21:30 edo ostegunetan 20:30-21:30. Prezioa: bazkideek 32,20 euro; bazkide ez direnek 48 euro.
n Group Pole: ostegunetan 10:00-11:00 edo 19:30-20:30 edo 20:30-21:30, edo asteazkenetan 15:00-16:00, edo asteartetan 19:30-20:30. Prezioa: bazkideek 32,20 euro; bazkide ez direnek 48 euro.
n Hiit: astelehenetan 15:00-16:00, edo asteartetan 19:30-20:30, edo ostegunetan 19:30-20:30. Prezioa: bazkideek 32,20 euro; bazkide ez direnek 48 euro.
n Jump Fit: ostiraletan 09:30-10:15 edo 18:00-18:45, edo asteazkenetan 10:30-11:15 edo 13:30-14:15 edo 19:30-20:15, edo asteartetan 15:00-15:45 edo 20:30-21:15. Prezioa: bazkideek 32,20 euro; bazkide ez direnek 48 euro.

HAUR ETA GAZTEENTZAKO IKASTAROAK
n Zunba: 4-6 urtekoentzat, astelehenetan 17:15-18:15; 7-11 urtekoentzat, ostegunetan 17:15-18:15; 12-16 urtekoentzat, ostiraletan 17:00-18:00. Prezioa (hiruhilekoa): bazkideek 37,40 euro; bazkide ez direnek 48,20 euro.
n Jump Fit: 5-8 urtekoentzat, ostegunetan 17:00-17:45; 9-12 urtekoentzat, asteazkenetan 17:00-17:45; 12-16 urtekoentzat, asteazkenetan 17:45-18:30. Prezioa (hiruhilekoa): bazkideek 37,40 euro; bazkide ez direnek 48,20 euro.

BESTELAKO ZERBITZUAK
n Sauna: bazkideek 3,50 euro; bonoa, 29,60 euro. (Zerbitzu hau erabiltzeko, aldez aurretik ordua eskatu behar da).
n Masajea: bazkideek 23,40 euro; bazkide ez direnek 26,40 euro; bonoa, bazkideek 212,40 euro eta bazkide ez direnek 243, 70 euro. (Zerbitzu hau erabiltzeko, aldez aurretik ordua eskatu behar da).
n Pista: bazkideek 32,50 euro; bazkide ez direnek 47,50 euro. (Zerbitzu hau erabiltzeko, aldez aurretik ordua eskatu behar da).
n Pelotalekua: bazkideek 16,50 euro; bazkide ez direnek 18,80 euro. (Zerbitzu hau erabiltzeko, aldez aurretik ordua eskatu behar da).
n Ikastaroak: 09:00etatik 18:30etara edozein ikastaro egiteko aukera. Bonoa: bazkideek 50 euro; bazkide ez direnek 56 euro.
n Entrenamendu pertsonalizatua gelan: bazkideek 20 euro ordua; bazkide ez direnek 25 euro ordua; bonoa, 180 euro 10 saiotarako. (Zerbitzu hau erabil­tzeko, aldez aurretik ordua eskatu behar da).
n Fitness gela: norberari egokitutako entrenamenduak, doan.
n Udako igerilekua: ekainetik irailera.
n Kafetegia: urte osoan irekita.

BAZKIDE KUOTAK
n Urtekoa: familiarra 227,60 euro; 18 urtetik gorakoek 150,40 euro; hobaridunek 94,40 euro.
n Sei hilabetekoa: familiarra 147,80 euro; 18 urtetik gorakoek 97,70 euro; hobaridunek 61,40 euro.
n Igerilekuko bonoa: familiarra 124,50 euro; 18 urtetik gorakoek 82,20 euro; hobaridunek 51,90 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!