Igandean jokatu zen Gipuzkoako Kros Txapelketa, Ordizian, eta bertan izan ziren Hernaniko 20 korrikalari. Lasterketa gogorrak izan ziren denak, eta juniorretan, domina lortu zuten herriko bi atletak: Anartz Artola bigarren, eta Yohanes Merino hirugarren. Seniorretan, berriz, seigarren egin zuen Andoni Olazagirrek.