Gabonetarako, menu berezi bat prestatzen ikasi zuten atzo, Xalaparta elkartean, Pilar Carbonell eta Javier Urdangarinen eskutik, Luis Irizar eskolako ikasleak. Beharrezko apunte guztiak hartu zituzten, eta errezeta prest daukate denek, hiru plater goxo prestatzeko, Gabonetan: aurrena, bieira, ahuakate eta mango tartarra, bogabantearekin; bigarren, bakailu takoa, kalabaza, laranja eta kurriarekin; eta postrerako, turroizko torrijak, txokolatezko marmola eta izozki zitrikoa.