Gure gaztetxoak itzultzaile handiak tailerra emango dute Udal Liburutegian, abenduaren 28an. Goizeko 10:30etan izango da, eta bertan, hitzekin jolasean jarriko dituzte 10-12 urteko haurrak, Patxi Zubizarreta idazleak eta Fernando Rey itzultzaileak. Horrela, itzultzaile bihurtzeko aukera eman nahi diete. Bi orduko tailerra izango da, eta aurrez eman behar da izena: Udal Liburutegian, abenduaren 23ra arte.