Bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 16a, 01:00

Udala eta herriko gazteak bilduko dira bihar, Gaztetu Hernani Gazte Kontseiluan. 18:00etan izango da. Gai ordena: Gazte kontseilukideen aniztasuna lortzeko ideiak partekatu eta estrategiak adostea; orain arteko ibilbidearen hausnarketa egitea; eta galderak, proposamenak eta bestelakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!