Gaubela eta zinea, aste honetako planak

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 16a, 01:00

HERNANIKO gazteek ez dute aspertzeko aitzakiarik. Aben­du­an ere, ekitaldiz betetako egi­taraua antolatu du Sutu Hernani taldeak. Ostiralean esaterako, Gaubela egingo dute Furor jokoarekin; 22:00etatik aurrera izango da, Gazte­txe­an. Eta igandean, zineaz gozatzeko au­kera izango da, Gaztetxean baita ere: Eutsi pe­likula jarriko dute, 19:00etan.

70 lagun, urteurren festan
Larunbatean 9garren urteurren festa antolatu zuten, eta 70 lagun elkartu ziren bazkaltzera; poteoa eta musika ere ez ziren faltatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!