Oilaskoen ihesa pelikula jarriko dute larunbatean, Astigarragako kultur etxean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa, eta 84 minutuko iraupena dauka filmak. Marrazki bizidunetako komedia da, euskeraz. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 2 euroan. Ostiralera arte erosi daitezke kultur etxean eta interneten: www.astigarraga.eus. Eta egunean bertan, saioa hasi baino ordubete lehenago.