Beitialarrangoitia eta Viñasen ekitaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 16a, 01:00

Espainiako Kongresu eta Se­na­turako hauteskundeak izan­­go dira igandean, aben­duaren 20an. EH Bilduk Hego Euskal Herrian aurkeztu ditu zerrendak: Gipuzkoan, Biz­kaian, Araban eta Nafarroan.   
Gipuzkoako zerrendaburu Ma­­rian Beitialarrangoitia aurkeztu du; hamarkada luzez Hernanin bizi da Beiti­a­l­arrangoitia; eta herriko al­ka­tea izandakoa da, besteak beste. Gaurko ekitaldian, Beitialarrangoitia bera eta Pavel Viñas izango dira Hernanin.
Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!