Jazz doinuak gaur, Easo Jazz Orkestra eta Zero Sax Quartet taldeen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 16a, 01:00

Gabonak girotzen hasiak dira han eta hemen, kontzertu eta beste hainbat ekitaldirekin.  Gaur­koan musika izango da protagonista, zehazki, jazz doi­nuak. Gabonetako kon­­­­tzer­tua eskainiko du gaur Easo Jazz Orkestrak, Gala­rre­tako Orona Fundazioa are­toan. Eta gerturatzen denak, au­rre­tik, Zero Sax Quartet tal­deaz g­o­za­tzeko aukera ere izango du. Talde honetako ki­deak eza­gunak izango dira as­korentzat, Hernasaxeko mu­sikariak baitira: Beñat Al­varez, Mikel Berrondo, Iñigo Ro­driguez eta Aitor Ugalde. Kontzertua 18:00etan hasiko da, eta sarrera debalde da.
Gabonetako kontzertuan entzungo diren abestiak hauek dira: Christmas suite, Cotton Club Stomp, Harlem Speaks, Echoes of Harlem, Christopher columbes, Tehri, The jazz police, Feeling good, Crazy little thing called love eta A Charlie Brown chistmas.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!