Eguberri kantuak, igande eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 16a, 01:00

Gabonak aitzakia hartuta, kantatzeko zita jarri dute igandean, Astigarragako Andre Mari elizan, eguerdiko 12:45etan. Eguberri kantuak abestuko dituzte, eta herriko hainbat taldek hartuko dute parte: Aiztondo abesbatza, Herri Eskolako hirugarren mailako ikasleak, Musika Eskolako Iratzar abesbatza eta organojoleak, eta Ixa ber di taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!