Garaipena Mundarrok, azken minutuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 16a, 01:00

Puntu bakarrarekin konfor­matu beharko zuela zirudie­nean, azken minutuan egin zuen gola Mundarrok, Aitor Labakaren burukadari esker, eta etxean geratu zen garai­pena. 1-0 nagusitu zitzaizkion moreak Rotetari, larunbatean, eta zazpigarren postuan bu­katuko dute urtea, Ohorezko Erre­gional Mailan.
Berdindua izan zen parti­dua Zarkumendegin. Urduri hasi zen Mundarro, eta Roteta izan zen baloiaren jabe, au­rre­neko minutuetan. Baina biek aukerak izanda ere, hutsean joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, nagusi
Bigarren zatian, berriz, hobera egin zuten etxekoek, baloiaren jabetza lortuta, nahiz eta gola egiteko biderik aurkitu ez. Azken minutuan aldatu zen dena moreentzat, Labakaren burukada Rote­ta­ren sarera iritsi zenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!