Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, hemendik aurrera Hernaniko atletismo pista zabalik egongo da egun osoan zehar: «Hernaniko Udalak tornuak jarri ditu sarreretan, baina ez da baimenik edo txartelik beharko barrura sartzeko». Udalak dionez, ordutegi aldaketa honekin bermatzen da, jarduera fisikoa egin nahi duten herritarrek edozein ordutan egin ahal izatea.