Hiru urte daramazki Hernaniko Katealegaia enpresak, euskera sustatzen. Atzo, Katealegaia enpresak eta Hernaniko Udalak hitzarmena sinatuko zuten, beste urtebetez, enpresak euskera planarekin jarraitu dezan. Enpresa eta lan mundua euskalduntzea da hitzarmenaren nahia. Udalak Emun kooperatibarekin egiten du lana, eta honek eta enpresak hainbat helburu zehazten dituzte, pausuz pausu, euskerak enpresa barruan lekua hartzeko. Katealegaiako zuzendaria den Nuñezek azaldu zuenez, aurreneko urteetan euskera dokumentu idatzietan indartzen aritu dira; eta orain, euskerazko ahozko komunikazioa lantzen hasi dira: «apustu eta erronka bat da, eta eskertuta eta pozik gaude Udalak ematen digun laguntzarekin. Hernanin ari gara orain, baina Katealegaiak beste 12 lantoki ditu Euskal Herrian, eta horietan ere, eman nahi ditugu euskera indartzeko pausuak».