Koxka elkarteak 50 ipuin oparituko dizkio Elikagai Bankuari

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 15a, 01:00

Koxka Elkarteak 50 ipuin oparituko dizkio Elikagai Bankuari, janari bila dijoazen familien umeei banatzeko; hala jakinarazi du, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Koxkak dio, janaria ume bat ez dela bakarrik janaz elikatzen: «janaria guztiz inportantea izanagatik, ume bat ez da janaz bakarrik elikatzen. Ipui­na da, euskeraz eta arabieraz: Cher­tat eta lehoia. Koxka elkartea ipuin horren laguntzaileen artean dago, beste tal­de asko bezala». Koxka elkartearen leloa, ipuinaren aurreneko orrietan azaltzen dela gogoratu dute: «sentsibilitaterik eza da per­tsona batek izan dezakeen desgaitasunik haun­dienetakoa. Eta puntu horretan, esan liteke, ipuinek lagundu ohi dutela umeen eta helduen sentsibilitatea lantzen, modu batean edo bestean».
 

Atentzio haundiarekin jarraitu zuten klasea

Desgaitasunaren Eguna (abenduaren 3a) aitzakia hartuta, ipuin kontaketa eta ikastaroa antolatu zituen Koxkak ostegunean. Jexux Eizagirrek kontatuko zuen euskeraz, eta Ainhoa Moiua interpreteak, zeinu hizkuntzan. Ondoren klasea eman zuen Ainhoa Moiuak,  zeinu hizkuntzari buruz, modu pedagogikoan: kantak eta abar erabili zituen. Umeek atentzio haundiarekin jarraitu zuten klasea, izan ere, Koxkak azaldu moduan, «denoi komeni zaigu ikastea,  zertxobait besterik ez bada ere: egun on, eskerrik asko, zer moduz...»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!