Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen abenduaren 3a, eta horren bueltan hainbat ospakizun egin ziren herrian. Beste batzuen artean, postuak jarri ziren Joseba Barandiaran plazan, eta horietako batean bideo bat ikusteko aukera izan zen, astigartarren euskeraren erabileraren inguruan. Bertan esaten zen astigartar euskaldunen kopurua %70ekoa dela, baina, zenbatek erabiltzen du? Erantzun zuzenera, %30,4k, gehien gerturatu zirenen artean, Joseba Etxeberriak irabazi zuen zozekta: 100 euro jaso ditu euskerazko kultur produktuetan erabiltzeko.