Bere jostailuekin nekatu denak, eta beste batzuekin jolasteko gogoa duenak, aukera ederra dauka aste honetan. Jostailuen truke-azoka antolatu dute Astigarragako Udalak eta Xaguxar elkarteak, eta gaur eta larunbatean jarri dute zita bikoitza.
Herri Eskolako atarian egongo dira gaur, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara, eta bertara eraman beharko dira jostailuak, osatuta eta egoera onean. Horrela, truke-txartela jasoko dute, jostailuak eramaten dituztenek.
Jostailu berri bat etxean, larunbatetik aurrera
Txartelarekin, Foru plazako kioskora joan beharko dute larunbatean. Horrekin, beste norbaitek utzitako jostailua hartzeko aukera izango dute, 11:30etatik 13:30etara.