Pintxoak, taloak... eta erromeria, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 15a, 01:00

Santo Tomas eguna badator, eta urtero bezala, Hernaniko San Joan Konpartsak her­naniarrekin ospatuko du. Pos­tua Plaza Berrin jarriko dute, eta bertan izango da pintxoak, taloak eta bokadiloak erosteko aukera. Gainera, taloetan lau barietate eskainiko dituzte: txistorrarenak, gaztarenak, hirugiharrarenak, eta glu­te­nik gabeko txokolatea­renak 
Eguerdiko festari arratsal­dean emango diote segida, erro­meriarekin, 18:30etan (eguraldi txa­rrararekin, Atsegindegin. Patxi eta Kon­pai­niarekin, tri­kiti doinuez gozatu eta dan­tzarako aukera izango da.

Santo Tomas,  Donostian
Astelehenean, Santo Tomas Egu­­­nean, San Joan Kon­par­tsak postua jarriko du Do­nos­tiako Gipuzkoa Plazan. Taloak jarriko dituzte aukeran: txis­torrarenak, gaztarenamk...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!