Ba al dakizu zergatik dituen Gipuzkoako armarriak hiru hagin?

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 15a, 01:00

Zergatik daude Gipuzkoako armarrian hiru hagin? Gal­dera horri erantzuteko asmoz, dokumental proiekzioa egingo du Her­nani Errotzenek etzi, os­tegunean. San Sebastian de Her­nani tenentziari bu­ruz­ko dokumentala izango da, eta iluntzeko 19:00etan jarriko du­te, Biteri kultur etxean. 

Solasaldia, proiekzioaren ondoren
Proiekzioaren ondoren bertan izango dira Jose Luis Orella, Beñat Iturriotz, Angel Rekalde eta Beñi Agirre. Eus­ke­raz eta gaztelaniaz ariko dira.
 

Dokumentalaren laburpena

Nafarroako lurraldea, Estatu independentea zen garaian, bere administrazio eta defentsarako gaztelu edo herrien inguruetan zabaltzen ziren tenentzietan antolatzen zen. Gipuzkoa sortzeko, Gaztelak Aizorrotz, Ipuzkoa eta San Sebastián de Hernani itsasaldeko hiru tenentziak bateratu zituen, mendebaldeko Nafarroa okupatu ondoren (1200). Tenentzia historiko hauek probintziako armarrian agertzen dira oraindik ere, hiru haginek irudikatuta. San Sebastián de Hernani Oria eta Bidasoa ibaien artean zabaltzen zen, itsasoa eta mendiaren artean. Ikus-entzunezko dokumentu honek bere historia azaltzen du, Erdi Aroko Historian katedradun emeritoa den José Luis Orella Unzueren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!