Hernanik bueltako jardunaldia jokatu zuen atzo Zaramaga taldearen aurka, Euskal Herriko kluben arteko txapelketan, eta 2-1 galdu zuen. Joanekoa 3-0 galdu zuen, beraz, txapelketatik kanpo geratu da. Eskuz banaka, lau t’erdian, Ojuelek 18-14 galdu zuen; eskuz banaka, Oier Apezetxeak 18-14 galdu, baita ere; eta eskuz binaka, Urkizuk eta Aizpitartek 11-22 irabazi zuten.