Atzo jokatu zen Gasteizko Maratoi Erdia eta Maitane Guerrero hernaniarrak irabazi zuen emakumezkoetan. 1:20:32ko denboran egin zituen 21,097 km. Atzetik iritsi ziren Dolores Marco (1:21:53) eta Laura Garcia (1:23:22). 3.500 korrikalarik hartu zuten parte.