urumea bailarako komertzio eta zerbitzuek atal berri bat izango dute datorren astetik aurrera, www.kronika.eus web orrian: Gida Komertziala. Zein izango da atal honen helburua? bailarako komertzio eta zerbitzuek webgune txiki bat izatea, beraiei buruzko informazioa, historia, argazkiak, kokapena, eskaintzak eta bestelakoak bilduko dituena.
Sektoreka banatuta
Gida komertzialera sartzen denak, sektore ezberdinetan banatuta aurkituko du komertzio edo zerbitzu bakoitzaren txokoa: jatetxeak, tabernak, animaliak, gremioak, etxea, dekorazioa, hezkuntza, aisia, kirolak...
Nahi den sektorea aukeratzen denean, azalduko dira Urumea bailaran honekin erlazionatuta dauden komertzio edo zerbitzuak. Eta baita ere azalduko dira sektore honetako eskaintza nabarmenenak, bisita egiten den momentuan, aktibo daudenak.
50 komertzio edo zerbitzuren inguruko informazioa izango da aukeran
Zein datu emango dira?
Komertzio bakoitzaren inguruko informazio orokorra eta detailatua emango da Gida Komertzialean. Hasieran azalduko dira zertara dedikatzen den, zer saltzen duen, zein zerbitzu eskaintzen dituen edo zein berezitasun dituen. Segidan, historiari egingo zaio tartea: noiz eta nola sortu zen, azken urteetan izan duen bilakaera... Kokalekua eta ordutegia bezalako informazioa ere emango dira. Eta argazkiek ere, izango dute lekua Gida Komertzialean: egoitzaren argazkia barrutik eta kanpotik, arduraduna, saltzen edo eskaintzen denaren irudiak...
Datorren astean martxan
Gida Komertziala datorren astean aktibatuko da eta 50 komertzio eta zerbitzu ingururi buruzko informazioa izango da sarean; horietako gehienak, Berriak elkartekoak. Datozen asteetan bailarako komertzio eta zerbitzuak gehituz joango dira, eta helburua da, ahalik eta gehien egotea. Kronikako publizistak bisitatuko dituzte guztiak, baina aurretik norbaitek interesa badu, 943 33 08 99ra deitu besterik ez du. yy