Lehen zatian eutsi, bigarrenean Cisnerosek hautsi

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 14a, 01:00

Lehenengo bueltako azken partidua jokatu zuen atzo Hernanik Cisnerosen aurka eta 51 (b)-17 galdu zuen. Atzetik ibili ziren denbora guztian trikolo­reak, baina atsedenal­dira bizirik iritsi ziren, 17-5, Pello Perezek egindako entsaio bati eskerrak.
Bigarren zatia hasi eta bere­hala, ordea, Cisnerosek par­tidua hautsi zuen. Hiru minu­tura en­tsaio bat egin zuten madril­da­rrek eta atzetik iritsi zi­ren beste bi. Herna­nia­rrak ez zeu­den amo­re emateko eta Pello Perezen bigarren entsaioak eta Igor Ge­nuaren transformazioak 34-12an jarri zuen markagailua. Eta sei minutura, etxekoen zaz­piga­rren entsaioa. Bonusa lor­­tzeko behin­­tzat, gogor borrokatu zuen Her­na­nik, bigarren zatia bukatzeko 10 minutu faltan, Ma­ttin Colla­dok hirugarren entsai­oa egin baitzuen (39-17). Azkenean, lau­garrena egin ezi­nik,  bonusaren atarian geratu ziren.

Lukas eta Aranburu lesionatuta
Lehenengo zatiaren erdialde­ra, bi aldaketa egin behar izan zituen Hernanik lesioengatik. Aitor Lukas lunbarretako ara­zoagatik erretiratu zen eta Ekhi Aranburu sorbalda blo­kea­tuta geratu zitzaiolako.

Denda, Gabonetan
Gabonetan denda irekiko du Hernaniko errugbi taldeak Plaza Berrin, farma­zia­ren ondoan. Gaurtik urta­rri­laren 5era egon­go da za­ba­lik. Ordutegia: aste­lehe­­netik osti­ralera, 17:00-20:00; eta larunba­tetan, 10:00-13:00. Abenduaren 23-24 eta urtarri­la­ren 4-5, goiz eta arratsalde. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!