Olatz Zugastiren emanaldia, eta beste hainbat, aste honetan zehar

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 14a, 01:00

Musika zaleentzat aste boro­bila izango da oraingoa. Kon­tzertu eta emanaldiak izango dira ia egunero.
Ostegunean, Olatz Zugasti hernaniarrak bere bakarkako 5garren diskoa aurkeztuko du Biterin: Ur goiena, ur ba­rre­na... Harpa, bere ohiko musi­ka tres­na lagun izango badu ere, te­kla­tu, programazio, gitarra elek­triko, akustiko, baxu eta bateriaz inguratuko du ahotsa oraingoan. Bertan, herriareki­ko kezkak eragin­dako kantuak aurkituko ditu­gu, tradizionalen bat edo bes­te, bere ukituaz gaur­kotuak, eta aire instru­men­­talik ere izango da. Hori guztia, 20:00eta­tik aurrera. Sarrerak salgai daude Biterin, 7 euroan.

Teklatu taldea eta Hernasax
Musika Eskolako teklatu tal­deak kontzertua emango du bihar, 19:00etan Biterin.
Eta asteazkenean, Easo Jazz Orkestraren kontzertua izango da Galarretan, Orona Fundazioaren aretoan. Kon­tzer­tuari hasiera, Herna­saxeko kideek emango diote (Beñat Alvarez, Mikel Berron­do, Iñigo Rodriguez eta Aitor Ugarte), Zero Sax Qartetekin. 18:00etan izango da, doan.

Gabonetako kontzertuak
Gabonetako kontzertuak ere izango dira. Ostiralean, Gabon kanten jaialdia izango da Parrokian (20:00), Kantuz abes­batzak antolatuta. Hona­ko­ek hartuko dute parte: Inma­kulada ikastetxea, Musi­ka Eskolako gaztetxoen abes­batza, Musika Eskolako Dakapo abesbatza, Goiz Eguzki abesbatza, Ozenki abesbatza eta Kantuz abesbatza. 
Larunbatean, Ttarla dan­tza taldeko kideak kalejiran aterako dira eguerdian eta 20:00etan, Ozenki abesbatzak eta Musika Bandak kontzer­tua eskainiko dute Agustine­tan. Igandean, Txistulari Ban­da­ren kontzertua izango da (13:00). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!